Hainbat txapelketetan lehiatu dira asteburuan Orioko Atletismo Taldeko kideak. Larunbatean nahiz igandean, Donostiako Belodromoan jokatu zen Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan izan ziren.
Bertan, Jokin Bellidok 1500 metroko distantzian 3:59 denbora lortu zuen, bere marka pertsonala gaindituz. 800 metroko distantzian, Aitor Iturraldek 1:56 denbora egin zuen, eta Unai Azkuek, aldiz, 2:04 denbora lortu zuen. Azken honek ere marka berria ezarri zuen. Lucia Paradak, 1:00 marka egin zuen 400 metroko modalitatean, eta Ibai Agirrezabalek, berriz, 23:37 marka lortu zuen 200 metroko distantzian.
Amerikako Estatu Batuetan ere lehiatu ziren taldeko bi korrikalari, Martin Iriondo eta Sunhai Huegun, hain zuzen ere. Iriondok 3000 metroko modalitatean 8:21 denbora lortu zuen, bere marka pertsonala ezarriz. Huegun, aldiz, 800 metroko modalitatean lehiatu zen eta 1:59 denbora behar izan zuen horretarako.
Azkenik, 23 urtez azpiko Espaniako Kros Txapelketan lehiatu zen Xabat Elortza, eta 29. postuan amaitu zuen oriotarrak.