Ezohiko udalbatzarra egingo dute bihar Orioko udaletxean

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 29a, 09:07

Udalbatzako kideak, udalbatzar bateko gai ordeneko puntu bat aho batez onartzen.

Orioko Udalak 6 puntuko gai ordena zehaztu du biharko udalbatzarrerako. Ohi bezala, udalbatzarra zuzenean jarraitzeko aukera egongo da atari honetan. Besteak beste, Orioko esku-hartze psikosozial eta sozio-hezitzaileko kontratuaren prezioak berrikusteari buruz bozkatuko dute, baita udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduaz ere.

Orioko Udalbatzak ezohiko bilkura egingo du bihar, osteguna, 19:30ean hasita udaletxeko udalbatzar aretoan. Ohi bezala, udalbatzarra zuzenean atari honetan ikusteko aukera egongo da.

Udalak jakinarazi duenez, sei puntu izango dituzte hizpide gai ordenean. Honakoak:

  1. Onartzea, egoki bada, Lorratz Giza Elkartea enpresak aurkeztutako eskaria, Orioko esku-hartze psikosozial eta sozio-hezitzaileko kontratuaren prezioak berrikusteari buruz, hitzarmen kolektibo berriaren ondorioz.
  2. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko erregelamenduari.
  3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 1/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, konpromiso-kredituen modalitatean.
  4. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 2/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean.
  5. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruko "Zabalgunea" izeneko 3. eremuko "3.1. Frontoia" jarduketa-unitateko 1.1. partzelaren partaidetza zatiezin bat (%20,32) lehiaketa publiko bidez besterentzea.
  6. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide