'Elkanoren herriari bueltaka' liburuaz hitzaldia emango du bihar haren egile Ander Izagirre kazetariak

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 28a, 08:32

Ander Izagirre, liburuaren jatorrizko bertsioarekin. (Guka)

Bederatzi eguneko bizikleta bidaian Euskal Herria zeharkatu, eta herri honek itsasoarekin izandako harremana azaltzen eta orain bost mendeko eta gaur egungo gizarteak alderatzen saiatu da donostiarra; gaztelaniazko saiakerako Euskadi saria jaso zuen lan horrengatik.

Juan Sebastian Elkano aitzakia hartuta, herri honek itsasoarekin izandako harremana azaltzen eta orain bost mendeko eta egungo gizarteak alderatzen saiatu da Ander Izagirre kazetari eta idazle donostiarra Vuelta al país de Elkano liburuan, eta egindako lanari esker gaztelaniazko saiakerako Euskadi saria jaso zuen 2023an.

Iaz, liburuaren euskarazko bertsioa plazaratu zuen –Julen Gabiria itzultzaileak itzulita–, Elkanoren herriari bueltaka izenburupean.

Liburuak Euskal Herrian zehar bizikletaz egindako bederatzi eguneko bidaia bat kontatzen du, Getarian hasi eta amaitzen dena, eta tartean, Orio eta inguruko herriak azaltzen dira, baita bidean aurkitutako hainbat pertsona ezagun eta anonimorekin izandako elkarrizketak ere.

Horretaz guztiaz mintzatuko da Izagirre bera bihar Salatxo aretoan 19:00etatik aurrera eskainiko duen hitzaldian.

Liburuaz bere garaian Gukari emandako elkarrizketa ikusi eta irakur daiteke hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide