Astebete geroago, igande honetan jokatuko da Portugaleteko XIII. Traineru Jaitsiera Bizkaiko herrian. 47 ontzik parte hartuko dute hainbat kategoritan, eta Oriori dagokionez, emakume seniorren trainerua lehiatuko da, baita Badok13 beteranoen taldeko bi traineruak ere.
Hamabost ontzi lehiatuko dira beteranoetan, hamar emakumezkoetan, 20 gizonezkoetan, eta bi, gazte/mistoetan.
11:30ean hasiko dira estropadak. Senior emakumeek eta beteranoek 4.000 metroko distantzia burutuko dute, eta senior gizonek eta gazte/mistoek, 5.500 metro.