Indiako film jaialdi bateko sekzio ofizialean lehiatuko da 'Errio' dokumentala

Onintza Lete Arrieta

'Errio' dokumentala aurkezteko Orioko Udalak iaz egin zuen prentsaurrekoko irudia. (Orioko Udala)

Orioko Udalak herriko ondareaz egindako ikus-entzunezkoa Noida Film Festivalean lehiatuko da mundu osoko beste 36 lanekin batera. Igandean, otsailak 2, ospatuko da jaialdia.

Ibon Gaztañazpi kazetariak Orioko Udalaren enkarguz zuzendutako Errio dokumentala Indiako Noida Film Festival jaialdian lehiatuko da asteburu honetan, dokumental saileko sekzio ofizialean, mundu osoko beste 36 ikus-entzunezkorekin batera.

Jaialdia igande honetan ospatuko dute, otsailaren 2an, eta Orioko lanarekin lehian izango dira, besteak beste, Kanadako, Frantziako, Luxenburgoko, Belgikako, Ingalaterrako, Txileko, Argentinako eta Espainiako dokumentalak.

Ingelesezko azpidatziekin erakutsiko dute Orioko itsas ondareari balioa ematen dion ikus-entzunezkoa –gaztelaniazko eta frantsesezko azpidatziak ere eginak dizkiote dokumentalari–.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide