Bolada onean dabiltza Orioko futbol klubeko emakume eta gizon seniorren taldeak: izan ere, amaitu berri den asteburuan ere garaipena lortu dute bi taldeek, biek etxetik kanpo jokatutako partidetan.
Aitor Arregiren neskek Usurbilen aurka 1-2 irabazi dute partida etxetik kanpo, eta Joseba Agirreren mutilek, berriz, 0-1 Lezoko Allerruren kontra.
Datorren asteburuari dagokionez, mutilek Usurbil hartuko dute etxean. Neskek, atsedena izango dute.