Joseba Torres hirugarren izan da pertiga jauziko Euskadiko Txapelketan

Julene Sorarrain

Joseba Torres Anoetako Belodromoan. (utzitakoa)

Oriotar gaztea Donostiako Belodromoan lehiatu zen, larunbatean, maila absolutuan.  Bere marka mantendu zuen han, 4,31 metro.

Realeko Atletismo Taldeko Joseba Torres oriotar gazteak pertigako Euskadiko Txapelketa jokatu zuen larunbatean Donostian, Belodromoan, eta hirugarren postua eskuratu zuen maila absolutuan.

Bere marka pertsonala 4,31 metrokoa da, eta hor mantendu zuen larunbatean.

Laster, martxoaren 1 eta 2an, Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako Atletismo Txapelketan –18 urtez azpikoen kategorian– parte hartuko du. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide