Gipuzkoako Batel Ligan lehiatuko dira estreinakoz Orioko lau ontzi

Mireia Galarza Bastida

Orioko infantil mutilen batela. (utzitakoa)

11:00etan hasiko da lehia, eta bertan parte hartuko dute infatil, promesa, jubenil eta absolutu mailako kirolariek.

Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko dute bihar, 11:00etan, Orio Arraunketa Elkarteko lau taldeko gaztetxoek Oria ibaiko uretan.

Infantil mailako nesken bi talde, infantil mailako mutilen talde bat eta absolutu mailako mutilen beste talde bat izango dira lehian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide