Euskadiko aulki mugikorreko txapelketa eta Portugaleteko jaitsiera, bertan behera

Julene Sorarrain

Aulki mugikorreko OAEko arraunlari batzuen talde argazkia. (Utzitakoa)

Asteburu honetan jokatu behar zituzten lehiaketa horiek Orioko eta Zarauzko klubetako arraunlariek. Izan ere, biharko aurreikusitako baldintza klimatologiko txarrak direla eta, antolatzaileek bertan behera utzi dituzte txapelketak. 

Iganderako eguraldi txarra aurreikusi dutela eta, bertan behera geratu dira Euskadiko Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa eta Portugaleteko San Nikolas traineru jaitsiera. Txapelketetan parte hartu behar zuten Zarauzko eta Orioko klubetako arraunlariek. 

Antolatzaileek barkamena eskatu die txapelketara bertaratu behar zirenei: "Sentitzen dugu erabaki honek eragin ditzakeen eragozpenak, baina parte-hartzaile guztien segurtasuna da lehenengoa". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide