'La Traviata' ikustera joateko autobusa jarri du Kursaalek Oriotik

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 26a, 13:00

Nina Minasyan sopranoa.

Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko dute Verdiren La Traviata otsailaren 4an, Donostiako Kursaalen. Musikazaleen joan-etorria errazteko autobusa izango da Oriotik. 

Kursaalen eskaintzen diren kontzertuetarako joan-etorriak errazteko autobusak jartzen ditu Donostiako aretoak. Otsailean ere hala izango da, eta oraingo honetan Verdiren La Traviata opera entzutera joateko garraiobidea jarriko du kostaldeko herrietan, Orio barne. Ekitaldia otsailaren 4an izango da, 19:00etatik aurrera.

Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko den La Traviataren melodiak aski ezagunak dira eta, zinez, drama bat da, baina baita bizitzari, desioari, maitasunari eta emozioari egindako kantua ere. Verdiren lanetan espezializatutako soprano nabarmenenetakoa den Nina Minasyanek interpretatuko du, besteak beste, hemeretzigarren mendeko drama hau.

Oriotik kontzertu horretara autobus bidez joateko asmoa dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 83 55 65 telefono zenbakira deituta edo infoturismoa@gmail.com helbidera idatzita. Busa autobus geltokitik aterako da 18:10an. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a izango da.  

Emanaldira sarrerak salgai daude kursaal.eus webgunean, hemen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide