Musika, dantza eta literatura nagusi Orioko Udalaren neguko programan

Julene Sorarrain 2025ko urt. 25a, 10:00

2023ko inauteritako herri bazkaria.

Herriko hainbat eragileekin elkarlanean, urtarriletik martxora bitartean egingo diren ekitaldiak jasotzen dituen egitarau biribila osatu du udalak.

Orioko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, aurtengo neguko programa aurkeztu du eta literatura, dantza, kirola, antzerkia eta musika izango dira lehen hiletako protagonistak. Urtarrileko azken astean bi ekitaldi programatu dituzte, hala nola, 3 eta 6 urte arteko haurrentzako ipuin-kontalaria, eta Ander Izagirre kazetari eta idazleak kaleratutako Elkanoren herriari bueltaka liburuaren inguruko hitzaldia.

Otsailan literatura nagusituko da. Mestiza elkarteak eta Haurreskolako guraso-elkarteak antolatutako Liburu Baby Kluba saioa egingo dute, eta norabide berean bukatzea da asmoa, ipuin-kontalariaren hileko saioarekin.

Tartean, urteroko hainbat hitzordu izango dira, besteak beste, Santa Agenda eskea, Oriaren traineru-jaitsiera, Nomad Raid bidaia solidarioa eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren dantza-emanaldia.

Martxoan inauterietako festa, Gipuzkoa Dance Contest dantza-emanaldia, Talai-Mendi elkarteak antolatutako mendi-ibilaldia eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen musika-entzunaldiak egingo dituzte, besteak beste. 

Egitaraua

Urtarrila

  • Urtarrilak 21, asteartea: Haurreskolako guraso-elkarteak antolatutako hitzaldia: Lehen sorospena. 16:30ean, Maria Maestra Haurreskolan
  • Urtarrilak 27, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa. 3-6 urteko haurrentzat, 18:00etan, kultur etxean.
  • Urtarrilak 29, asteazkena: Ander Izagirreren hitzaldia: Elkanoren herriari bueltaka, 19:00etan, Salatxo aretoan.

Otsaila

  • Otsailak 3, astelehena: Liburu Baby Kluba. Ipuinak eta abestiak, Mestiza elkarteak eta Haurreskolako guraso-elkarteak antolatuta. 0-3 urteko haurrentzat, 17:30ean, kultur etxean.
  • Otsailak 4, asteartea: Santa Ageda Eskea, kalez kale. 10:30ean, Zaragueta Herri Eskolan; 18:00etan, Orioko Herri Ikastolan.
  • Otsailak 9, igandea: Generorantz dantza-emanaldia, Kimua Dantza Kolektiboaren eskutik, 18:30ean, Karela kiroldegian.
  • Otsailak 15, larunbata: 31. Oriaren traineru-jaitsiera, Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta 16:00etan.
  • Otsailak 16, igandea: Nomad Raid bidaia solidarioa, 12:00etan, hondartzako aparkalekutik abiatuta.
  • Otsailak 16, igandea: Zorretan antzezlana, Hika Teatroaren eskutik, 18:00etan, kultur etxean.
  • Otsailak 23, igandea: Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren dantza-emanaldia, arratsaldean, Karela kiroldegian.
  • Otsailak 24, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria, 3-6 urte arteko haurrentzat, 18:00etan, kultur etxean.

Martxoa

  • Martxoak 1, larunbata: Inauteri festa.
  • Martxoak 7, ostirala: Azalerako ipuinak haurrentzako ikuskizuna, Hegoak lantaldearen eskutik. 0-4 urteko haurrentzat, 17:00etan, kultur etxean.
  • Martxoak 9, igandea: Gipuzkoa Dance Contest dantza-emanaldia, WMDEk antolatuta, goizez eta arratsaldez, Karela kiroldegian.
  • Martxoak 15, larunbata: Haurrentzako filma, 17:00etan, kultur etxean.
  • Martxoak 16, igandea: Talai-Mendi elkarteak antolatutako mendi-ibilaldia, 08:00etan, Zaragueta Herri Eskolatik abiatuta.
  • Martxoaren 11tik 21era: Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen musika-entzunaldiak, arratsaldez, kultur etxean.
  • Martxoak 25, asteartea: Dorleta Kortazar ipuin-kontalaria, 6 urtetik aurrerako haurrentzat, 18:00etan, kultur etxean.
  • Martxoak 31, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria, 3-6 urteko haurrentzat, 18:00etan, kultur etxean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide