Orioko Herri Ikastolak bat egin du Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolarekin

Julene Sorarrain 2025ko urt. 23a, 17:02

Hainbat herritar Orioko Herri Ikastolan egindako elkarretaratzean. (utzitakoa)

Orioko ikastolak babesa erakutsi dio Zarauzko ikastolari gaur arratsaldean egindako elkarretaratzean. Eusko Jaurlaritzak Zarauzko ikastetxeari jarritako isuna salatu nahi izan dute. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isunarekin zigortu du Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola, 2023-24 ikasturtean, ikastetxean matrikulatu zitekeen gehienezko haur kopurua gainditu eta har zitzaketena baino haur gehiago onartzeagatik. Hezkuntza Sailak izandako jarrera "onartezina" dela iritzi dio ikastolak, eta egoera salatzeko agerraldia egin zuten asteartean

Gertakizun hauen harira, eskualdeko ikastolek bat egin dute Zarauzkoarekin. Orioko Herri Ikastolak bere babesa erakutsi nahi izan die zarauztarrei, eta gaur arratsaldean bildu dira ikastetxearen kanpoan, klaseak amaitu ostean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide