Lisabo talde irundarrak Orio aukeratu du bira amaierako kontzertuetako bat emateko –hiriburua ez den bakarra–. Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte izeneko bira martxoaren 14an amaituko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta aurrez, beste lau lekutan entzun ahalko da taldea: otsailaren 6an Valentzian ariko dira, hurrengo egunean Bartzelonan, eta otsailaren 8an, Madrilen. Orion, azkenik, otsailaren 22an emango dute kontzertua, Etxeluze gaztetxean.