Garaipena eta berdinketa erdietsi dituzte asteburuan bi futbol talde nagusiek

Onintza Lete Arrieta

Orioko Futbol Taldeko emakumezko seniorrak. (Utzitakoa)

Orioko Futbol Taldeko emakumezkoek 3-1 irabazi diote etxean Ilintxa talde legazpiarrari, eta gizonezkoek, berriz, hiruna berdindu dute Sanpedrotarra taldearen etxean.

Ohorezko Mailako ligako hamalaugarren eta hamabosgarren jardunaldiak jokatu dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko emakumezko eta gizonezko seniorrek. Etxean aritu da emakumeen taldea, eta 3-1 emaitzarekin garaipena lortu du Ilintxa talde legazpiarraren aurka. Hirugarren dira oriotarrak sailkapenean, hurrengo sailkatuari bi puntuko aldea aterata. Bigarren postua ere bi puntura dute orain oriotarrek.

Etxe ondoan jokatuko dute hurrengo partida Aitor Arregiren neskek, Usurbilen.

Gizonezkoek, berriz, 3-3 emaitza lortu dute asteburuan Sanpedrotarra taldearen zelaian, eta bosgarren dira sailkapenean, Ostadar taldearekin berdinduta. Hurrengo jardunaldia ere etxetik kanpo jokatu beharko dute oriotarrek, Allerruren kontra, Lezon. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide