Pello eta Nikolasaren kamisetak daude salgai Turismo Bulegoan urtarrilaren hasieratik, eta salmenta "martxa onean" doala adierazi dio Gukari hango arduradunak. Egitasmoa Orioko Erraldoiak konpartsak eta udalak sortu dute elkarlanean herriko umeentzat, horiek oso gustukoak dituztelako erraldoiak. Kamiseta guztiak zuriak dira, eta aurrealdean Pello eta Nikolasaren marrazkia daramate, Orioko Erraldoiak konpartsaren logotipo berria, hain zuzen ere.
Elastikoek bederatzi euro balio dute, eta sei neurri daude aukeran: 1-2 urte, 3-4 urte, 5-6 urte, 7-8 urte, 9-10 urte eta 11-12 urte."Gehien saldu direnak 3-4 eta 5-6 neurrietako elastikoak dira, eta gutxien, 11-12 neurrikoak", zehaztu dute.
Neurri bakoitzeko 60 kamiseta jarri zituzten salgai, eta oraindik ale batzuk badaudela jakinarazi dute.