Eneritz Furyak eta Keiaren kontzertuak antolatu ditu Gaztetxeak iganderako

Onintza Lete Arrieta

Keia taldea. (Ibai Arrieta)

Igande arratsaldean izango da musika hitzordua Etxeluzen, eta sarrerak sei euro balioko du.

Eneritz Furyak eta Keia taldeen kontzertuak antolatu ditu Etxeluze gaztetxeak igande honetarako. 18:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrera sei euro kostako da.

Irundarra da Eneritz Furyak, eta hiru disko ditu argitaratuak, azkena Emadan izenekoa, 2021ean. Keia, berriz, 2021ean sortutako talde oñatiarra da, eta Ane Arruti zarauztarra du abeslari. Bi disko dituzte, berriena iaz bertan argitaratutakoa Zamalanak izenburupean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide