Euskal Selekziorako aulki mugikorreko probak egin dituzte oriotarrek asteburuan

Onintza Lete Arrieta

Oriotarrak, atzo, Soustonsen, probako une batean. (J.J. Portos/Santiagotarrak AE)

Atzo, igandea, Akitanian Orio Arraunketa Elkarteko hemeretzi ontzi lehiatu ziren ontzi motzekin. Horietatik, 11 sailkatu ziren finalera.

Euskal Selekziorako probak egin zituzten atzo, igandea, Soustonsen (Akitania). Orio Arraunketa Elkarteak hemeretzi ontzi aurkeztu zituen bertan –ontzi motzak–, eta horietatik 11 sailkatu ziren finaletara. Hiru ontzik garaipena eskuratu zuten, batek bigarren egin zuen, eta hiru ontzik, hirugarren. 

Igandeko estropada eremua. (J.J. Portos/Santiagotarrak AE)

Paraje zoragarrian aritu ziren arraunean atzo oriotarrak Akitanian. (J.J. Portos/Santiagotarrak AE)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide