Urtarrilaren 27an izango da hurrengo ipuin kontaketa saioa

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 20a, 08:00

Haur txiki bat ipuin bat ikusten. (Pixabay)

Miriam Mendoza Kultur Etxean izango da HH3 eta HH5 arteko umeei ipuinak kontatzen. Ohi bezala, izena aurrez eman beharko da Kultur Etxeko harreran bertan.

Gaur zortzi, urtarrilak 27, astelehenarekin, egingo dute hurrengo ipuin kontaketa saioa Kultur Etxean. HH3 eta HH5 arteko umeentzako izango da, eta ohi bezala, Miriam Mendozak kontatuko ditu istorioak.

18:00etan izango da hitzordua, eta izena aurrez eman beharko dute saioaz gozatu nahi dutenek. Hori Kultur Etxeko harreran bertan egin ahal izango dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide