Orbegozok eta Albenizek Udaberri txapelketako partida jokatuko dute bihar

Julene Sorarrain

Txapelketa 11:00etan izango da, Orioko udal pilotalekuan. Orioko pilota elkarteko jokalariak Beasaingo Usabiaga-Leunda bikotearen aurka lehiatuko dira.

Ospele Orioko pilota elkarteko jokalariek Udaberri txapelketako partida jokatuko dute igandean, 11:00etan hasita, Orioko udal pilotalekuan. Txapelketan lehen mailako pilotariak lehiatuko dira, Ospeleko Orbegozo-M. Albeniz bikotea Beasaingo Usabiaga-Leunda bikotearen aurka, kasu honetan.

Bestalde, errendimenduko infantilen Gipuzkoako binakako txapelketari ere hasiera eman zitzaion aurreko asteburuan. Lehenengo mailako pilotari diren Kimetz Atorrasagasti eta Julen Sagastibeltza txapelketan lehiatzen ari dira. Lehenak Lasarteko Intza klubaren izenean jokatuko du txapelketa eta bigarrenak berriz Arrasateren izenean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide