Lilatoia taldean prestatzeko hitzordua jarri du Saregile emakumeen etxeak

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 14a, 13:14

Orioko 'Zergatik ez' taldekoak, orain urte batzuetako Lilatoian.

Bilera datorren astean egingo dute korrika saioak antolatzeko helburuarekin. Entrenamenduak elkarrekin egiteaz gain, Lilatoira ere taldean joatea da helburua, eta emakumeak egitasmo horretan parte hartzera animatu dituzte.

Lilatoia emakumeen lasterketa Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ospatzen da urtero Donostian. Berdintasuna aldarrikatuz, adin guztietako milaka emakumek egiten dute bost kilometroko ibilbidea. Aurtengoa 35. edizioa da, eta otsailaren 23an izango da hitzordua.

Lilatoia korrika proba elkarrekin prestatzeko aukera emango du Saregile emakumeen etxeak, eta horretarako, bilera irekia egingo du datorren astean. Hitzordua ostegunean izango da, hilak 23, 18:30ean Saregilen (Kale Nagusia, 17). Han erabakiko dute noiz egin entrenamenduak, eta azaldu dute Lilatoiaren egunean ere elkarrekin joango direla Donostiara. Hala, emakume guztiak animatu dituzte egitasmo honetan parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide