Taldeka bigarren postua lortu dute oriotarrek Euskadiko Kros Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 13a, 11:00

Promesa neskak, atzo Ordizian, garaikurrarekin. (Kamel Ziani)

Orioko Atletismo Taldeko promesa neskak podiumera igo ziren atzo Ordizian (Gipuzkoa) Oiangu parkean jokatutako lasterketan. Xabat Elortzak garaipena lortu zuen 23 urtez azpiko kategorian, eta Ibai Makazaga, berriz, bosgarren izan zen maila absolutuan.

Orioko Atletismo Taldeko kideek lan ederra egin zuten atzo Ordizian (Gipuzkoa) Oiangu parkean jokatu zen Txindokiko Krosean. Euskadiko Kros Txapelketa ere bazen, eta taldeka bigarren egin zuten kadete neskek Euskadiko lehiaketa horretan.

Xabat Elortza ere bikain aritu zen 23 urtez azpikoen mailan, horrek ere podiuma eskuratu baitzuen Euskadiko Txapelketan, lehen postua, gainera. Sailkapen orokorrean bederatzigarren izan zen Elortza.

Azkenik, Ibai Makazagaren lasterketa ere aipatzekoa da, maila absolutuan bosgarren postua eskuratu baitzuen, 32:11 denbora eginda.

Orioko Atletismo Taldea "oso gustura" dago taldekideek lortutako emaitzekin.

Argazki gehiago goierri.hitza.eus atarian daude ikusgai.

Xabat Elorza, podiumaren erdian, atzo Ordizian. (Kamel Ziani)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide