Talai Mendi elkarteak ireki du Orioko IV. Talai Mendi Trail lasterketan izena emateko aukera. Maiatzaren 31n, larunbatean, izango da hitzordua, eta arratsaldean izango da, 17:00etan hasita; 14 kilometroko ibilbidea izango du.
Gaur, 09:00etan, ireki dute izen-ematea, eta maiatzaren 29ra arte horretarako aukera izango da kronoak.com atarian. Inskripzioa 22 euro kostako da.