Urko Pikabea omendu dute Orioko Futbol Taldeak, Realak eta Zarautzek

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 7a, 17:09

Larunbatean Mendibeltz futbol zelaian jokatu zuten triangularra hiru taldeek, eta jardunaldia aprobetxatu zuten iazko Gabonetan zendu zen taldekide gaztea omentzeko. Pikabearen senitartekoak atera ziren zelaira, oroigarria jasotzera eta ohorezko sakea egitera.

Larunbat goizean ekitaldi berezia hartu zuen Mendibeltz futbol zelaiak, Urko Pikabea zena omendu baitzuen haren klubak, Orioko Futbol Taldeak. Gaztetxoa iazko Gabonetan zendu zen, eta horregatik, larunbatean etxeko taldeak, Realak eta Zarautzek triangularra jokatzen zutela aprobetxatuta, hura gogoan izan zuten.

Pikabearen senitartekoak atera ziren zelai erdira oroigarria jasotzera eta ohorezko sakea egitera, eta ohi denez, dantzariek aurreskua ere egin zieten.

Pikabeak Orioko Futbol Taldean jokatzen zuen, infantil txiki kategorian, eta Ospele pilota elkarteko pilotaria ere bazen.

(Argazkiak: Orioko Futbol Taldea)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide