Iluntzearekin batera helduko dira Errege Magoak Oriora. 18:00etan hasiko da desfilea eta Orioko kale batzuk zeharkatu eta gero, Herriko plazara helduko dira. Bidean aurkitzen dituzten haur eta, zergatik ez, helduei ere gozokiak emango dizkiete Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.
Aurretik, goiz partean, Errege Magoen postaria, Bizarzuri, ibili da kalez kale. Anibarko portutik abiatuta, Herriko plazan amaitu du aurtengo kalejira, Orioko pilotalekuan ere geldialdia egin eta gero. Haurrek ilusio guztiarekin idatzitako gutunak jaso ditu Bizarzurik gero Errege Magoei emateko.