Gaur arratsaldean helduko dira Errege Magoak

Intza Trula

Hiru Errege Magoak Aian, iaz. (Guka)

18:00etan jarri dute hitzordua Orion; Aian, berriz, 19:00etan iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

Gabonak bere amaierara heltzen ari dira, baina aurretik, urteroko hitzordu berezi batek hartuko ditu herrietako kaleak: Errege Magoen desfileak, hain zuzen ere. Gaur arratsaldean zeharkatuko dituzte Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Orioko zein Aiako kaleak.

Azken urteetan bezala, 18:00etan izango da Orion Errege Magoen desfilea, danborradaren laguntzarekin. Zubitik hasi eta Ibai Ondo eta Bikamiota zeharkatuko dituzte, Herriko Plazara heltzeko. 

Aiara zertxobait beranduago helduko dira: 19:00etan jarri dute hitzordua, herriko plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide