Teknologia eta jokoa uztartzen ditu drone soccer edo, euskaraz, dronarekin jokatutako futbolak. Dronak elementu esferiko batean kokatu eta kaiola batean sartuta, zulo batzuetatik pasatu behar dira, baloia futboleko atetik sartuko balitz bezala.
Aurten ere drone soccer saioak egin dituzte Karela kiroldegian. Goizean joko libreko txanda izan da, eta bertara hurreratu direnek izan dute urrutiko agintea eskutan hartu eta drona zuloetako pasatzen ibiltzeko aukera. Arratsaldean, berriz, txapelketa egingo dute Karelan bertan.
16:00etan hasi eta hiru orduz arituko dira txapelketarekin, 19:00ak arte. Parte hartu nahiko duten talde edo banakakoek kiroldegian bertan eman dezakete izena.