Bariko San Nikolas parrokia jendez bete zen abenduaren 30ean, Samara Gospel Singers taldearen kontzertuan. Taldea herriz herri ari da emanaldiak eskaintzen XIX. Gospel Zikloaren barruan, eta Orion geldialdia egin zuen urtea amaitu aurretik.
Ines Goñi, Ivan Azkarate, Iñigo Lopez eta Borja Doñoro gospel abeslariak igo ziren oholtzara, eta pianoan Iñaki Migel aritu zen, beste bizpahiru musikarirekin batera.
Gospel munduko ahots ezagunak omendu zituzten emanaldian; hala nola Doris Akers, Staple Singers, Clara Ward eta Mahalia Jackson. Abestiei dagokienez, esaterako, Dwelling in Beulah Land, Sweet Sweet Spirit, Oh Happy Day eta Amazing Grace bezalakoak entzun ahal izan zituzten bertaratutakoek.
(Argazkiak: Joxemari Olasagasti)