Presoak, deportatuak eta iheslariak etxera itzultzea eskatu dute Orion

Juan Luis Romatet

Herriko plazan egin zuten atzo elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Orioko plazan, presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko. 

Urteko azken egunean ere presoak, deportatuak eta iheslariak gogoan izan dituzte Orion. Hala, haien etxeratzea eskatzeko, elkarretaratzea egin zuten iluntze partean Herriko plazan. Hotzari aurre eginez, pertsona horien eskubideak errespetatzea eskatu zuen oriotar talde batek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide