Drone soccer izeneko jokoa ezagutzeko aukera izango da ostiralean Orioko Karela kiroldegian. Kaiolak jarriko dituzte kiroldegian, eta elementu esferiko baten barruan doazen dronak zulo batzuetatik pasatu beharko dituzte parte hartzaileek.
Goizez eta arratsaldez izango dira saioak. Goiz partean, 10:00etatik 13:00etara bitartean, joko librea izango da, eta bertaratuko direnek dronen arteko futbola zertan datzan ezagutu ahal izango dute. Arratsaldez, berriz, 16:00etatik 19:00etara, txapelketa jokatuko dute.