Kontzertuak izango dira ostiralean Orioko gaztetxean

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 31a, 12:00

Mahl Kobat. (EITB)

Jai/Egun eta Mahl Kobat proposamenak entzuteko aukera izango da ostiral gauean Orioko gaztetxean. Ondoren, DJen saioak izango dituzte. 

Musikarekin emango diote hasiera Orioko gaztetxean. Ostiralean, hilaren 3an, 19:00etan hasita, bi proposamen entzuteko aukera izango dute bertaratuko direnek. Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute. 

Jai/Egun Aitor Martinez Merino zarauztarrak sortutako proiektua da. 2023ko urte amaieran plazaratu zuen Argiek istilu izeneko bere lehen diskoa defendatuko du zuzenean Orioko agertokian. 

Mahl Kobat proiektuaren atzean, berriz, Beñat Bidegain musikaria dago. Azalera edo Keu bezalako taldetan aritua, 2024an atera du bere bakarkako lehen diskoa, Zelan apurtu pertsona bat izenekoa. 

Behin kontzertuak amaituta, DJ saioak izango direla ere aurreratu dute Orioko gaztetxeko kideek. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide