Urteko azken egunean, presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte Orion ere

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 31a, 10:00

Euskal presoen aldeko elkarretaratzeko bat Herriko Plazan.

Orioko Sarek deitu du elkarretaratzea gaur arratsalderako.

Abenduak 31 ditu gaur, Urte Zahar eguna da, eta ohi bezala, Euskal Herriko herri askotan elkarretaratzeak egingo dituzte euskal preso eta iheslariak gogoratzeko eta horien eskubideen alde.

Orion ere urtero egiten da bilkura, eta gaurko ere antolatu du hitzordua Orioko Sarek. 19:30ean hasiko da elkarretaratzea Herriko Plazan, eta herritar guztiei dei egin die bertan parte hartzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide