Abenduan zehar, eskubaloiko Euskadiko selekzioak hainbat partida jokatu ditu, eta partida horietan parte hartu dute Orio Eragineko jokalari batzuek. Infantil kategorian June Etxeberria eta Malen Olaskoaga aritu dira selekzioarekin, kadete mailan June Arruti, Noa Izagirre eta Mireia Urbieta, eta jubeniletan, berriz, Uxue Aginalde eta Maren Gonzalez de Txabarri.
Egunotan, Gabonetako oporraldia aprobetxatuz, jokalari horietako batzuk Euskadiko selekzioarekin entrenatzen ari dira, CESArako prestatzen. Klubak jokalari horiek guztiak "zoriondu" ditu, eta eskubaloiarekin "gozatzen jarraitzera" animatu ditu.