Errege Magoek urtarrilaren 5ean bisitatuko dute herria, eta ohi bezala, haurrak haien aurretik ibiliko dira kalez kale, danborrak eta panderoak joz. LH1etik aurrerako ikasleek parte hartu ahal izango dute danborradan, eta gaur izango da aurreneko entsegua, Orioko Herri Ikastolako pergolan. Ondoren, beste bi entsegu egingo dituzte.
Honakoak dira entsegu egunak eta orduak:
- Gaur, astelehena, 18:00etan.
- Urtarrilaren 3an, ostirala, 18:00etan.
- Urtarrilaren 4an, larunbata, 12:00etan.
Erregeen etorrera urtarrilaren 5ean izango da, 18:00etan hasita, eta kalez kale ibiliko dira. Entseguetan zehaztuko dute danborradak jarraituko duen ibilbidea.