Bikain aritu dira oriotarrak aulki mugikorreko ligako bigarren jardunaldian

Onintza Lete Arrieta

Oriotarrak, atzo, Irunen. (Utzitakoa)

Atzo Bidasoa ibaian aritu ziren lehian Orio Arraunketa Elkarteko hamazazpi ontzi, eta horietatik bederatzik lehen postuan amaitu zuten estropada.

Atzo, larunbata, 13:00etan hasi ziren aulki mugikorreko Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldiko estropadak –ez zen puntuagarria– Irunen (Gipuzkoa), Bidasoa ibaian, eta Orio Arraunketa Elkarteko hamazazpi ontzik parte hartu zuten bertan.

Emaitza bikainekin etxeratu ziren oriotarrak, bederatzi ontzik lehen postua eskuratu baitzuten. Beste bost ontzi bigarren izan ziren, eta ontzi banak egin zuten hirugarren, laugarren eta seigarren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide