Bihar iluntzean, 19:30ean, gospel kontzertua eskainiko du Samara Gospel Singers taldeak Bariko San Nikolas parrokian. Taldea herriz herri ari da emanaldiak eskaintzen XIX. Gospel Zikloaren barruan, eta bihar Orion egingo du geldialdia.
Gospel abeslariak Ines Goñi, Ivan Azkarate, Iñigo Lopez eta Borja Doñoro dira, eta pianoan Iñaki Migel ariko da, beste bizpahiru musikari zuzenduz. Antolatzaileen esanetan, biharko emanaldian "gospelaren klasiko handiak, generoaren historian aztarna ezabaezina utzi dutenak eta mundu osoko artista eta entzuleen belaunaldiak inspiratzen jarraitzen duten abestiak eskainiko dituzte".
Musika estilo honetako ahots ezagunak "omenduko" dituzte; Doris Akers, Staple Singers, Clara Ward eta Mahalia Jackson, besteak best. Abestiei dagokienez, Dwelling in Beulah Land, Sweet Sweet Spirit, Oh Happy Day eta Amazing Grace eskainiko dituzte, besteak beste.