Errikotxiak bertso-poteoa antolatu du gaur iluntzerako

Onintza Lete Arrieta

Amets Arzallus orain urte batzuk Karela kiroldegian kantuan.

Bertsozaleak Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin ibiliko dira kalez kale eta tabernaz taberna, Herriko Plazatik abiatuta.

Errikotxia Orioko bertso eskolak hitzordu erakargarria antolatu du gaur iluntzerako: bertso-poteoa puntako bi bertsolarirekin, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabalekin. Pare-pareko eguraldia egokitu da, gainera, hotz baina ateri dagoelako, edari pixka bat eztarriratuta barrua berotzeko aitzakia ederra.

Saioa 19:00etan hasiko da Herriko Plazan, eta handik, kalez kale eta tabernaz taberna ibiliko dira herriko bertsozaleak bi bertsolariekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide