Gaur bozkatuko du Orioko Udalbatzak Hiri Antolamendu Plan Orokorra onartzea

Onintza Lete Arrieta

Eusko Gudari kalea.

Urteko azken udalbatzarra egingo da gaur Orion, eta bozkatuko dituzten gaien artean dago behin-behineko onarpena ematea HAPOri.

Orioko Udalbatzak ohiko bilkura egingo du gaur 19:30ean hasita udaletxeko udalbatzar aretoan. Ohi bezala, udalbatzarra zuzenean atari honetan ikusteko aukera egongo da.

Udalak jakinarazi duenez, bost puntu izango dituzte hizpide gai ordenean. Honakoak:

  1. Berrestea, egoki bada, 2024ko azaroaren 28ko 950 zenbakidun alkate-dekretua. Alkate-dekretu horren bidez 2025eko egutegi fiskala onartzen da.
  2. Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 9/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
  3. Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2024 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
  4. Behin-behineko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO).
  5. Eskariak eta galderak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide