Euripean eta herritarren berotasunean iritsi dira Mari Domingi eta Olentzero Oriora

Maialen Etxaniz 2024ko abe. 24a, 19:00

Aurrena, sorginek haurren gutunak jaso dituzte, eta, ondoren, 18:00ak pasatxo, hasi da festa. Mari, sorginak, Basandere eta Basajaun, artzainak eta ttuntturroak ez dira falta izan, eta haiekin batera iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi.

Herrian dira Olentzero eta Mari Domingi, eta eguraldiak askorik lagundu ez duen arren, harrera beroa egin diete oriotarrek. Lera elkarteak eta Orioko Udalak antolatuta egin dute ekitaldia, eta urtero bezala, ikusmina piztu du.

Aurrena, sorginek haurren gutunak jaso dituzte, eta, ondoren, 18:00ak pasatxo, hasi da festa. Mari, sorginak, Basandere eta Basajaun, artzainak eta ttuntturroak ez dira falta izan, eta haiekin batera iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi. Kantuz eta algaraz hartu dute bi pertsonaien bisita Orioko gaztetxoek, baina haurrez gain, hainbat izan dira ekitaldira bertaratu diren helduak ere. Kalejiraren ostean, aurreratik dituzten zereginei helduko diete Olentzerok eta Mari Domingik.  

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide