8828 zenbakia da Orioko Sarek zozkatu duen itsaski sortaren irabazlea

Aritz Mutiozabal

Itsaski sorta.

Saridunak 24 orduko epea izango du bere burua aurkeztu. Hori egin ezean, saria ordezko zenbakia duen pertsonari egokituko zaio.

Orioko Sarek itsaski sorta zozkatu du gaur eguerdian, eta irabazlea 8828 zenbakia duena izan da. Orain, saridunak 606 06 64 05 telefono zenbakira deitu beharko du antolatzaileekin harremanetan jarri eta sorta jasotzeko. Horretarako 24 orduko epea izango du, eta bere burua aurkeztuko ez balu, saria ordezko zenbaki duen jabearentzat izango litzateke. Eguerdiko zozketa baliatu dute horretarako, eta 6688 da ordezko zenbakia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide