Orain arteko emanaldi bereziena eskaini zuen atzo Harribilek. Izan ere, 30 urte beteko ditu datorren urtean Orioko dantza taldeak, eta oholtza gainean ospatu nahi izan dute ibilbidea, herriko zenbait talderekin batera. Hala nola, Salatxo abesbatzako ahotsak, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako musikariak eta ikasleak, Errikotxia taldeko bertsolariak eta Talaimendi elkarteko dantzariak igo ziren atzoko emanaldian oholtza gainera.
Urteotan guztiotan sortutako koreografiak erakutsi zituzten atzo, euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz. Zenbait sorpresa ere izan ziren emanaldian zehar.