Apustuan arituz beharra dutenei laguntzeko ekintza antolatu du Arkupek

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 20a, 12:51

Janaria pisatzeko baskula. (Pixabay)

Erronka Gabon gauean izango da, hilaren 24an, arratsaldean Herriko Plazan, eta 200 euroko txartela irabazteko aukera izango dute herritarrek.

Arkupe Orioko merkatari eta ostalari elkarteak erronka bota die herritarrei: ezetz asmatu zenbat pisatzen duen elkarteak daukan eltzeitsuak. Irabazten duenak –kopuru zehatza asmatu duenak edo horretara gehien gerturatu denak– herriko saltokietan gastatzeko 200 euroko txartela eskuratuko du.

Parte hartzeko modua erraza da: egunean bertan Herriko Plazan egongo da eltzeitsua, eta horrek zenbat pisatzen duen esan beharko dute arratsaldean, 17:30etik aurrera egingo den txokolate bero banaketan. Ekintza horrekin Arkupek lortzen duen dirua Orioko familia zaurgarrienei laguntzeko izango da.

Apustuaren irabazlea zein den abenduaren 26an, ostegunarekin, jakinaraziko du elkarteak bere sare sozialetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide