Gabonetako egitarauaren barruan, Itsasoko erromesak dokumentala eskainiko dute abenduaren 29an, igandearekin, 18:00etan hasita, Kultur Etxean. 2007an, Orioko 27 lagunek Donejakue Bidea egin zuten elkarrekin arraunean, Irundik abiatu eta Santiago de Compostelara. Urtzi Garmendiak Itsasoko erromesak izeneko dokumentala osatu zuen bidaian jasotako irudiekin, eta Orion estreinatu zen lana, urte hartan bertan.
Emanaldian izango dira erromesaldi berezi hartan parte hartu zuten herritarrak ere, eta proiekzioaren ondoren, haiekin hitz egiteko aukera izango da. Sarrera doakoa da, eta ez da aurrez gonbitik hartu behar.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!