Jon Urzelai Urbietak 'Su festak' liburua aurkeztuko du bihar Etxeluzen

Julene Sorarrain

Jon Urzelai Urbieta. (utzitakoa)

19:00etan hasiko da idazle zumarragarraren azken lanaren aurkezpena. Urzelaiek XXI. mendeko euskal musika jaialdien inguruko hausnarketa egin du.

Jon Urzelai Urbieta idazle zumarragarrak bere azken lana, Su festak, aurkeztuko du bihar, 19:00etan hasita, Etxeluze gaztetxean. XXI. mendeko euskal musika jaialdiez hausnartzeko tresna bezala definitu du liburua, fenomenoaren baitan dauden elementuei erreparatuz, baita hiri eta nazio markei, turistifikazioari eta folklorizazioari buruz hitz egiteko tresna bezala ere. Gainera, Su festak liburuak Euskadi Saria jaso du aurten, Euskarazko Saiakera kategorian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide