Urtarrilaren 5eko Erregeen etorreraren harira, haurren danborradako entseguen egunak finkatu dituzte. LH1etik aurrerako ikasleek parte hartu ahal izango dute danborradan, eta entseguak Ikastolako pergolan egingo dituzte, egun hauetan:
- Abenduaren 30ean, astelehena, 18:00etan.
- Urtarrilaren 3an, ostirala, 18:00etan.
- Urtarrilaren 4an, larunbata, 12:00etan.
Erregeen etorrera urtarrilaren 5ean izango da, 18:00etan hasita, eta kalez kale ibiliko dira. Entseguetan zehaztuko dute danborradak jarraituko duen ibilbidea.