Datorren astetik urtarrilaren 7ra arte goizez egongo dira zabalik Kultur Etxea eta udal liburutegia

Onintza Lete Arrieta

Orioko Kultur Etxea.

Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo dira Kultur Etxea eta udal liburutegia.

Gabonen bueltan, ohi bezala ordutegia murriztuko dute Kultur Etxeak eta udal liburutegiak. Hala, datorren astelehenetik urtarrilaren 7ra arte goizez bakarrik egongo da zabalik udal eraikin hori. 09:00etan zabalduko ditu ateak, eta 14:00etan itxi.

Bestalde, eraikina itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta baita urtarrilaren 1ean ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide