Bigarren izan da Oliden Kintopeko Idien Gipuzkoako Txapelketako finalean

Iraia Oteiza 2024ko abe. 17a, 10:49

Atzo jokatu zen Kintopeko Idien Gipuzkoako Txapelketaren finala, Aizarnazabalen. Urteko hiru idi parerik onenak lehiatu ziren han, eta Belamendi errezildarraren idiek lortu dute aurtengo markarik onena, 53 plaza osatuta. 

Kintopeko Idien Gipuzkoako Txapelketan hainbat idi proba egin dituzte azken hilabeteetan herriz herri, eta atzo jokatu zuten txapelketaren finala, Aizarnazabalen. Urteko hiru idi parerik onenak lehiatu ziren han, tartean Oliden oriotarrarenak.

21:00etan hasi zen lehia, eta Uztarri harria erabili zuten, 1.800 kilokoa. Errezilgo Belamendi izan da txapelketako irabazlea, bere idiek orotara 53 plaza eta 2,76 metro osatu baitituzte. Bigarren postua lortu du Olidenek, bere idiek 49 plaza, bi zinta eta 2,13 metro osatuta. Hirugarren saria, berriz, Urrestillako Olalderentzat izan da, eta bere idiek 47 plaza eta 2,84 metro egin dituzte.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide