Joxe Egibar zenak egindako argazkiak ikusgai daude Salatxo tabernan

Onintza Lete Arrieta

Salatxo tabernan ikus daitekeen erakusketako argazki batzuk. (Onintza Lete Arrieta)

Argazki erakusketa batek jantzi ditu egunotan Salatxo tabernako hormak, eta hainbat astez ikusgai egongo dela jakinarazi dute tabernako arduradunek.

Salatxo tabernakoen senitartekoa zen Joxe Egibar, eta duela hemeretzi urte zendu zen arren, hark egindako argazkiek apaindu dituzte egunotan tabernako hormak. Tabernako arduradunek esan dutenez, hainbat astez egongo da erakusketa ikusgai.

Argazkietako batean Egibar zena bera ageri da haurrez inguraturik. Barraren ondoko horman jarri dute argazki hori. Beste irudietan, haurrak eta paisaiak dira protagonista.

Argazkian, Joxe Egibar zena, hainbat haurrekin. (Onintza Lete Arrieta)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide