Oriotarrek amaitu dute IV. Open Indoor zirkuitua

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 16a, 11:05

Larunbatean, OAEko hainbat arraunlari Arraunetxen, arraunergometroan. (Joxemari Olasagasti)

Larunbat goizean Orio Arraunketa Elkarteko hamabost arraunlari aritu ziren Arraunetxen bertan arraunergometroan, 2.000 metroko proban lehian.

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek irailaren 28an eta azaroaren 2an jokatu zituzten arraunergometroko IV. Indoor Zirkuituko lehen bi probak, eta larunbat honetan, berriz, hirugarren eta azken proba.

Orio Arraunketa Elkarteko hamasei arraunlari ziren parte hartzekoak azken saioan, baina azkenean hamabost aritu ziren. Probak online egiten dira, eta beraz, etxetik edo klubetik aritzen dira arraunlariak. Oraingoan, Arraunetxen elkartu ziren lehiatzeko.

Jardunaldi bakoitzean hainbat eratako probak egin dituzte arraunlariek, eta azken honetan 2.000 metrokoan parte hartu dute kadete eta jubenil neskek eta mutilek, baita 23 urtez azpiko mutilek ere. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide