Kintopeko Idien Gipuzkoako Txapelketan izango da Oliden

Onintza Lete Arrieta

Oliden Oiartzunen lehian.

Astelehenean Aizarnazabalen izango da finala, eta urteko hiru parerik onenak lehiatuko dira: Belamendi eta Olalde izango ditu parez pare Olidenek.

Kintopeko Idien Gipuzkoako Txapelketan hainbat idi proba egin dituzte azken hilabeteetan herriz herri, eta finala etzi, astelehen gauean, jokatuko dute, Aizarnazabalen. Hitzordua 21:00etan hasiko da proba plazan, eta urteko hiru parerik onenak ibiliko dira harriari tiraka.

Hiru idi pareak eskualdekoenak dira: Oliden oriotarrarenak, Belamendi errezildarrarenak eta Olalde urrestildarrarenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide