Bihar, larunbata, amaituko da IV. Indoor Zirkuitua, alegia, arraunergometroko zirkuitua. Orain arte bi jardunaldi egin dituzte arraunlariek, aurrenekoa irailaren 28an eta bigarrena azaroaren 2an, eta biharko probarekin amaituko da lehia hori.
Orio Arraunketa Elkarteko hamasei arraunlarik parte hartuko dute biharko azken proban, klubak jakinarazi duenez. Probak online egiten dira, eta beraz, etxetik edo klubetik aritzen dira arraunlariak.
Jardunaldi bakoitzean hainbat eratako probak egin dituzte arraunlariek, eta azken hau klubean bertan egingo dute, eta 2.000 metrokoan parte hartuko dute kadete neskeke eta mutilek, baita 23 urtez azpiko mutilek ere.